XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARRAIO ETA HERRILAN SAILA

IRAGARPENA, Garraio eta Herrilan Sailarena, Bermeoko Portuan Artzaren dragaketa obren esleipena egiten duena.

Garraio eta Herrilan Sailak, 1990.eko azaroaren 28an, honako erabaki hau hartu du: Lehenengoa.- Bermeoko Portuan Artzaren dragaketa obren egiteratzea Hijos de Juan José Mancisidor S.A. Erakundeari esleitzea zuzenean, dagokion BEZ barne, hogeitasei milioi, zazpiehun mila eta zortziehun pezetatan (26.700.800 PTA), Sail honen 1990.eko aurrekontuen pentzutan.

Bigarrena.- Esleipendunari, Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Zuzendaritzaren aurrean eta Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailaren eskuragarri, behin-betiko fidantza jarri beharra ezartzea, erabaki honen jakinarazpenetik kontatzen hasi eta 15 eguneko epearen barruan, kontratuaren guztirako %4aren zenbatekoz, beraz, milioia, laurogeitabat mila berrehun eta hogeitazortzi pezetakoa (1.081.228 PTA).

Hirugarrena.- Industri Zergaren Lizentzi Fiskalari dagokion ondorioetarako, esleipendun kontratistak obrak gauzatu behar direneko Lurraldean egon beharko du matrikulatuta.

Laugarrena.- Erabaki honen jakinarazpen egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 5 asteguneko epearen barruan, dagokion zuinketa akta gauzatzea.

Bosgarrena.- Obra hauek burutzeko epea 1990.eko abenduaren 31rartekoa izango da.

Seigarrena.- Obrak gauzatzeak sortzen dituen ondorio guztietarako, esleipendun Enpresak, jakinarazpen egunetik kontatzen hasi eta 15 eguneko epearen barruan, bere erresidentzia edo bere ordezkoarena jakinaraziko dio Administrazioari, eta erresidentzia horrek obretan edo bere kokagunetik hurbileko herri batetan egon beharko du.

Gerora, erresidentziaz aldatu aurretik, kontratistak Administrazioaren onespena izan beharko du.

Halaber, kontratistak edo bere ordezkoak, adierazitako tokian erresiditu beharko du, ordezkatzeko izendatzen duen pertsonaren berri Zuzendaritzari jakinerazi ondoren bakarrik alde egin ahal izango duela bertatik.

Erabaki honen aurka gorajotze errekurtsoa tartejarri daiteke Garraio eta Herrilan Sailburu Jaun T. Gorenaren aurrean, bere jakinarazpen egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1990.eko azaroak 28. Herrilan Sailburuordea, IGNACIO IPIÑA AZKUNAGA.